XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontuan hartu behar dugu, halaber, EIEE hau izan dela, gainera, Europar Zuzenbidean sorturiko lehenengo legezko egitura. Horra hor zergatik izan den horren handia egitura honen oihartzuna.

Gainera, Europako estatu gehienetan, nazio-zuzenbidezko antzekoak diren beste motatako legezko egiturak ere sortu dira, EIEEren antzekoak direnak. Hasieran, Frantziako GIE (Groupement d'Intérampecirc;t Économique), Portugaleko ACE (Agrupamento complementar de empresas), Espainiako Agrupación de Empresas. Geroxeago, adibidez, Espainian bertan sorturiko AIE (Agrupación de Interés Económico) direlakoak.

Izatez, asko dira azken urteotan sortu diren EIEEak (eta, zehazki, Espainiako Zuzenbidearen araberako AIEEak ere). Hala ere, horrelako arrakasta azaltzeko orduan, ez dugu baztertu behar nolabaiteko snobismoa, beste motatako sozietateen aurrean EIEEk dituzten oztopoak nabariak baitira.

Hasteko, argi gelditu behar da EIEEa ez dela kontratu bidezko taldeak eratzeko baliogarria den tresna bat. Alderantziz, Europako araupenaren testuan (3.2 artikuluan) argi eta garbi adierazten denez, sozietate horiek ezin daitezke berez kideak diren enpresen gaineko zuzendaritza-aginpideen jabe izan. 203. Hauxe da textua:

Beraz, argi gelditzen da, ezinezkoa dela horrelako sozietate bat kontratu bidezko talde baten sozietate nagusia izatea.

Dakigunez, Europa mailako elkarte-egituren aurrean EBan dauden mesfidantzak nabariak dira. Horrexegatik izan da horren zaila Europar Zuzenbideko elkarte-mota berriak sortzea eta horrexegatik, ziur aski, orain arte sortu den bakarra EIEE delakoa sortzeko orduan, behar-beharrezkoak ez ziren oztopoak ezarri ziren.

Oztopo horien artean, nabariena, zalantzarik ez, bazkideen erantzukizunarena da. Hartzekodunen aurrean, EIEEaren bazkideen erantzukizuna mugagabea eta solidarioa da derrigorrez. Eta faktore hau garrantzitsua izan ohi da enpresen errealitatean. Horra hor zergatik, askotan, askoz komenigarriagoa zaien parte-hartzaile diren enpresei kapital-sozietate bat sortzea, EIEE bat sortu ordez.